24Martxoa2017

009.jpg
Zu hemen zaude: Albisteak

Kategoria: Nabarmenak

akaxa villabona

Udal liburutegian liburu itzulketak egiteko sistema berria

Amasa-villabonako liburutegiko erabiltzaileek liburuak itzultzeko sistema berritzaile bat topatuko dute hemendik aurrera liburutegiko ate ondoan. Eguneko 24 orduetan zehar liburuaren edo liburuen itzulketa maileguak ezartzen duen epe barruan egiteko aukera izango dute hemendik aurrera amasa-villabonatarrek.

Aipaturiko liburuak kaxa barruan gordeta geratzen dira eta liburutegiko arduradunek egunero jasotzen dituzte. 

Kategoria: Nabarmenak

amasa kartela

AMASAKO KULTUR EKITALDIA

Amasa-Villabonako Udalak Amasan kokatzen den ekitaldi kulturalez osaturiko programa landu du. Udaberri, udara, udazken eta neguaren hasiera egunekin bat egingo du. Amasa-villabonatar guztiok gozatu ahal izango ditugun lau ekimen burutuko dira urtean.

Datorren martxoaren 25ean, udaberriaren hasierarekin bat eginez, lehenengo ekimena eramango da aurrera. Larunbat horretan, 20:00etan, Garikoitz Mendizabal eta Aitor Furundarenak Amasako San Martin Elizan joko dute, musika mota honentzat paregabe den lekuan.

Txistuak eta akordeoiak erdi arora eta barrokora eramango gaituzte, gure herrietako folklorea biziberrituz eta gogoratuz. Sarasate, Guridi eta Euskal Herriko beste musikari historikoen obrak entzuteko eta gozatzeko aukera izango dugu.
Bertan itxarongo zaituztegu!

Lekua: San Martin Eliza (Amasa)
Eguna: martxoak 25, larunbata
Ordua: 20:00

Kategoria: Nabarmenak

aeman buelta

Oporrak Bakean programa bueltan da

 

Oporrak Bakean programak, uztaila eta abuztua bitartean haur saharar bat etxean hartzeko aukera eskaintzen du. Hilabete horietan basamortuko berotik ihes egiteko, urteroko mediku azterketa pasatzeko, beharrezko botika eta elikagaiak eskura izateko, eta bertako klimaz gozatzeko aukera izaten dute umeek

Haurren egonaldia bi hilabetekoa da , uztaila eta abuztua, familiek umeari ostatua, mantenua eta zaintza eskaintzeko konpromisoa hartzen dute, Udalak, bestalde, bidaiaren eta aseguruen gastuen ardura hartzen du.

Oporrak Bakean programa aukera bat da familiek zuzenean ezagutu dezaten beste kultura bat, eta seme-alabei elkartasunezko, tolerantziazko, begirunezko, elkarbizitzako balio pertsonalak transmititzeko aukera bat da.

Informazio gehiago eskuratzeko, edozein zalantza argitzeko edo aukera ezberdinak antolatzeko informazio puntu bat jarriko da martxoaren 24an Tolosako kultur etxean 18:30etatik 20:00etara. Bestalde, Tolosaldea Sahararekin elkartearekin [645.710.789 ( Ana ) eta 696.014.786 ( Eli ) jarri daiteke interesatua dagoen oro. Martxoaren 31 arte dago aukera.

Azpikategoria

Zu hemen zaude: Albisteak
logo-negatiboa
Erreboteko Plaza, s/n. 20.150 Gipuzkoa
Telf: 943 69 21 00 - Fax: 943 69 33 76
E-posta: E-mail hau spam roboten kontra babestuta dago. JavaScript aktibatuta izatea behar duzu hau ikusteko.

Buletinera harpidetu